Nontzeberri

“Zabormila” erakusketak zelatatzeko biktimak behar ditu

“Berria”n mediku batek esana. “Edertasuna ez dugu jada Artean bilatzen, gorputzetan baizik”. Beraz, zertarako da gaur Artea? Edo edertasunik espero ez bada…, zer axola dio jendeari Arteak?

Erakusketa bat montatu orduko, batik bat kaletik ikusteko modukoa bada, horixe izaten da dibertimendu polita. Ikusleak, oinezkoak zelatatzea. Eta badirudi egun Artea paisaiaren, mobiliario urbanoaren partetzat daukatela. Ikusten dute baina ez diote astirik dedikatzen, “buruhausterik, distrakziorik ez hortik, otoi” esango balute bezala. Hau guztia, noski, Arte munduaren baitan aspaldi gainditutako eztabaida izango da…

Eta gure erakusketei “Arte garaikide” deitzean apurua emango digu. Baina oso bitxia da, azkenean garai bateko intsumiso eta antimilitarista maiteen gisara, oinezkoen, kameren arreta erakartzeko ekintza batetik bestera txiribuelta bikoitz tirabuzoiduna asmatzen ibili behar ote du Arteak? Batek daki…

Erakusketarako gonbitea tori, gustu baduzue, Bilbo, Donostia, Iruñea edo Baionarako desenbarkua prestatzen dugun artean. Zatozte Gasteiza parrandara eta gure lana ikustera. Zelatatzeko biktimak behar ditugu.


Exit mobile version