ESZENA

“Lekuz Leku” dantza jaialdiaren azken saioa

La Fundicion Bilbao Aretoak joan den astean abiatu zuen Lekuz Leku jaialdia, hiri Inguruneetan egiten den Nazioarteko Dantza Jaialdia. Bilboko Abandoibarra Pasealekuan izan da lehen partea, eta bihar, ekainaren 29an, Bizkaia Aretoan amaiera emango zaio.

Lekuz Leku jaialdiaren xedea “dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez”. Programazioaren barruan dantza-pieza laburrak erakusten dira, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan, hiriaren eta dantzaren arteko topaketa osatuz, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean sinergia berriak sortuz.
Aurreko egunetan, Krego-Martín Danza, Montón De Paja & Trigo, Lasala, Carla Diego, La Intrusa, Atama To Kuchi, eta Associazione Van aritu dira, besteak beste.

Diogun bezala, bihar izango da azken eguna, ekainak 29, eta Bizkaia Aretoan, Gelabert/Azzopardi, Nerea Martinez eta  Hung Dance kolektiboen txanda izango da.
Nerea Martinez dantzariak Biraka proposamena egingo du. Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko antzekotasun eta aldeei buruzko gogoetan oinarritzen da pieza hau. “Senak eskatzen dit elkarrizketa koreografiko bat garatzea Euskal Kulturarekin, haren historiarekin eta haren hizkuntzarekin, tradizioaren elementuak erabiliz kultura hori berrasmatzeko hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button