ESZENA

“Dantzan Bilaka” programaren VII. edizioa

Atzo, Bilboko Alhondigako Bastida aretoan, Clara Montero, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, Lourdes Fernández, AlhóndigaBilbaoko zuzendaria eta Helena Golab, Bilaka-ren koordinatzaile artistikoak, Dantzan Bilaka programaren 7. edizioa aurkeztu zuten. Dantzan Bilaka koreografo berriei zuzendutako ekintza da, gazte sortzaileen gogoetak eta lanak publikoari aurkezteko aukera ematen diena.

Dantzan Bilaka programan parte hartzen duten sortzaileak aukeratzeko, koreografia-ikerketarako diru-laguntza deialdia egiten da urtero. Diru-laguntza emateaz gainera, sorkuntza-prozesuaren jarraipen artistikoa eta teknikoa ere egiten zaie hautagaiei, beren sormen-prozesuetan. Zortzi hilabetean, koreografoek eta partaideek hainbat lan-topaketa egiten dituzte, sortzaileak eta sorkuntza-prozesuaren aldi desberdinak aurrez aurre jartzeko.

Orain prozesu horren guztiaren emaitzak ikusteko garaia heldu da. Hala, Dantzan Bilaka programaren zazpigarren ekitaldi honetan parte hartu duten bederatzi koreografoen lanak Euskal Herriko bi hiriburuetako formatu desberdineko espazioetan izango dira ikusgai. Alde batetik, Gazteszenan, Donostian eta AlhóndigaBilbaon. Azken koreografia, berriz, Errekalde Aretoan ikusiko ahal izango da.

Gazteszenan, urriak 12, 19:30ean, Noemí Vianaren Dúo, Iker Arrueren Retratos de la belle époque, Aiala Echegaray Piel Rota eta Natalia de Miguel Karma lanak ikusteko abagunea egongo da.

Ostera, AlhóndigaBilbaon, urriak 16, Ibon Salvadoren, Walk And Talk #1, David Guerraren Line, Marianela Leónen Sincronías, Ana Capillaren Taupada eta Iker Arrueren Retratos de la belle époque obrak taularatuko dira.

Azkenik, Bilboko Rekalde Aretoan, azaroak 15, 20:00etan, Robert Jackson artistak Relocated lana egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button