ESZENA

Txotxongiloak igandero

Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango duen programazio finkoa eskainiko du igande guztietan, otsailaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emanaldietan (12:30ena eta 17:00etan). Familiei bereziki zuzenduta, honako programazioa bakarra da bere generoan Euskal Herri osoan.

Concha de la Casaren aholkularitza izan du Arteria guneak egitarau osatzeko. De la Casa Bilboko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren eta Txotxongiloen Dokumentazio Gunearen zuzendaria da. Ekimen honen bidez gune hau txotxongiloen erreferente bilakatuko da.

Beste aldetik, urtarrilaren 31n, 10:30ean eta 12:30ean, Carmen di Bellak eta Pikor Teatro taldeak ekoizten duten Enred@ados/S@arebegian antzezlan audiobisuala ikusi ahalko da. Ana Perezen zuzendaritzapean burutu da lana euskaraz eta gazteleraz.
Gizarte modernoen baitan teknologia berriek gazteengan duten eraginari buruz mintzo da audiobisual erakargarrien bidez gauzatzen den lan hau. Teknologia berriek gizartearengan eragiten duten lilura irudikatu nahi da modu honetan. Eusko Jaurlaritzaren eta Kultur Ministerioren laguntza izan duen lan honek ikastetxeetan zabalduko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button