ESZENA

“Kupula Bilbao” zikloan bertoko taldeen lanak ikusgai

Kupula Bilbao zikloa Bilboko Campos Antzokiko Kupula Areton abiatuko da maiatzaren 1ean, A Trompicones konpainiaren Solitaire antzezlanarekin. Urte osoan garatuko da ekimena, abendura bitartean.

Angel Mirouren testuarekin eta Bea Insaren zuzendaritzapean, Marta Urcelay izango da protagonista Solitaire obran. Urcelayek bere bizitzari ihes egiten dion emakume bat irudikatzen du. Solitaire, zinema beltzaren dekoratu zinematografikoen estetikarengatik bereizten da. Jantziak eta atrezzo guztia zuri-beltzean daude, publikoa intriga, abentura, harridura, zailtasun, suspense, eta abarreko giro horretara eramateko.

Egun batzuk geroago, maiatzaren 9an, eszenatoki berberean haurrentzat euskarazko antzerki emankizuna egingo da, Zirtaka Antzerki Taldea konpainiaren Ongi etorri lagun obrarekin. Koldo Zelestino zuzendariaren eta Rita Naveira, Andrea Corrales eta Estitxu Moral interpreteen eskutik, “gure gizartearen egungo errealitate bat islatzen du piezak, atzerriko haur ugariren egoera eta horien gizarteratzea Euskadin”.
Mari Leka eta Panpoxa eskola bereko bi neskato dira. Ohartzen dira bere eskolara kanpoko haur batzuk etortzen ari direla. Batzuk bere gurasoek ekartzen dituzte, beste batzuk gerratik ihesi datoz, beste batzuk adoptatuak dira… baina guztiak euren jatorrizko hizkuntzarekin eta abesti propioekin datoz. Zambia, Angola, Bolivia, Sahara edo Errumania herrialdeetako jatorrizko abestien bitartez, konpainiak haur guztien integrazioa aldarrikatzen du.

Zikloaren barruan euskarazko beste emankizun batzuk ere programatu dira, eta hala, Tartean Teatroa konpainiaren Ez Dok Hiru Akustikoa eta Biba Voi lanak ikusteko aukera egongo da.

Programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button