MUSIKA

El Vez musikariaren show festazalea, Gasteizko Hell Doradon aretoan

The Zeros punk-rock banda estatubatuarrean aritutako El Vez (Elvis mexikarra) musikariak, show izerditsu, dantzagarri eta festazalea aurkeztuko du ostiralean, urriak 9, Gasteizko Hell Dorado aretoan, hiru talde eta bi DJ, 22:00etatik aurrera: The Little Richards, The Schitzophonics eta Diana Death y sus Novios banda estatubatuarrak eta El Vez (AEB) eta Rock N Roll Dj (Londres) DJk.

Larunbatean ere izango da zer entzun eta ikusi Gasteizko aretoa horretan: Txakur Rock izenburupean, Green River, (Creedence Clearwater Rivival-en omenezko banda) eta Arde Syberia, 22:00etan.

Urriko egitaraua honela osatuko da: hilak 16, Marcus Bonfanti (Erresuma Batua) eta John Nemeth (AEB ); hilak 23, The Fleshtones (AEB) eta The Montesas (Alemania); hilak 24, Arizona Baby (Espainia) eta Los Misterios; eta, amaitzeko, urriak 31, Halloween Soul Party: The Buttshakers (Frantzia) eta  David Hooper & The Silverbacks (Espainia).

Informazio gehiago: helldorado.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button