ESZENA

Nafarroako Antzerki Eskolan, “Irriziklo” barregarria

Martxoaren 9tik apirilaren 6ra egingo da Nafarroako Antzerki Eskolan Irriziklo programa. Asteazkenero, 19:00etan, barre egiteko gogoa ase egingo duzue.

Bihar, martxoak 9, Gu primer! pieza ikusteko abagunea izango da. Bertan parte hartuko duten antzezleak: Inazio Tolosa, Ramon Agirre, eta Nerea Gorriti dira.
Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, programa bat prestatu du bi lagunentzat: kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantatu eta kontatuko baitituzte. Gainera, balentria handi baten berri emango dute. Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. Gu Primer!

Hurrengo ikuskizunak honakoak dituzue: martxoaren 16an, Xabier Artieda aktorearen Everybody needs Heroes!; martxoaren 23an, Nomofobikak taldeak Hackerrak oholtzaratuko du; martxoaren 30ean, Les Bobé-BoBé taldeak Eta kittorik ez! egingo du; eta azkenik, apirilaren 6an, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Lehendakari gaia antzezlana egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button