ARTEA

Antonio Guzmanek erakusketa inauguratuko du Bilbon

Bilboko Aritza galeriak Antonio Guzman pintorearen lanak hartuko ditu azaroaren 2tik abenduaren 14ra arte. Guzmanek bere azken margolanak jarriko ditu Bizkaiko hiriburuko galeria horretan.

Artistaren hitzetan: “Nahi dudalako pintatzen dut, naizelako, nagoelako. Marraztu, eraikin eta margotzen dut. Beste barik. (…) Batzuetan, koloreak baino ez ditut josten, eta euren arteko armonia kuriosoak. Pieza batek bestera eramaten zaitu”.

Bere aburuz, pintura jolasteko gaia da: “Batzuetan ez dut pentsatzen, jolasean baino ez naiz aritzen. Beti aritzen naiz jolasean! Eta jolas horretan galtzen dut bizitza…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button