ARTEA

Miguel Ayesaren mezu-bonbardaketa, Iruñean

Miguel Ayesa Usechik (Iruñea, 1985) Raw file izenburuko instalazio paratu du Iruñeko Ziudadelako Labean, martxoaren 27ra arte. Proiektua gai honen inguruan ardaztu da: hartzaileek egungo mezu-bonbardaketa jasotzeko daukaten benetako gaitasuna. 

Horretarako, artista nafarrak 19.000tik gora ikus-entzunezko estimulu jaso ditu bere kameran, 2007az geroztik.

Instalazio panoptiko gisa egina dago, alegia, barru aldean dagoen guzti ikuspuntu  bakarretik ikusteko aukera eskaintzen duen eraikuntza. Eraikuntza horiek, esaterako, espetxeetan eraiki izan dira, espazioaren kontrol osoa izateko.

Kasu honetan, eraikitako egitura mezu oso bat da: Ikus-entzunezko erregistroekin egindako mezua; mezuok monitoreetan islatzen diren, eta bisitaria monitoreek eratzen duten zirkunferentziaren zentroan kokatzen da. Hala, monitoreetako informazio etengabe aldatzen da, ikuslearengan desinformatze efektua eraginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button