ARTEA

Komikizaleen topagunea Getxoko Komiki eta Manga Azokaren bederatzigarren edizioan

Areetako geltoki plazan bilduko dira, azokarako propio jarri diren 80 salmenta postuetan, toki askotatik helduko diren komikizaleak. "Komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak, autore klasikoak, azken modako egileak eta ehunka zale ere izango dira jaialdi erraldoiaren protagonistak" -esan du gaur goizean egin den aurkezpenean Iñaki Elorriaga Azkoaren Zuzendariak.

Ohikoa den bezala ospe handiko marrazkilarien topagune izango da azoka. Hauek hitzaldietan eta aurkezpenetan ariko dira eta hain arrakastatsuak diren sinatze-txandetan ere. Aurtengo azokan Gilbert Shelton, Frederik Peeters eta Stuart Immonen egongo dira, besteak beste. Halaber, aipatzekoa da Antonio Altarribaren eta Paco Roca artisten parte-hartzea.
Ken Niimura, Ángel Unzueta eta baita El Jueves aldizkariaren egile batzuk ere egongo dira Getxon, besteak beste. Azken aldizkari horri omenaldia egingo zaio azokan. Radio Euskadiren Pompas de papel irratsaioari ere omenduko zaio Getxon, komikiaren mundua hedatzeagatik.

Erakusketak ez dira faltako aurten Azokan. Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak (EIPE) eginiko El Balanzín aldizkariaren erakusketa ere egongo da; Javier de Isusi, Ken Niimura eta Angel Unzuetaren erakusketa monografikoak egongo dira eta El Jueves Aldizkariaren 25 azal onenen erakusketa ere egongo da, besteak beste.
Azaroaren 28an, igandean, Mangaren Eguna izango da eta horren inguruko jarduera asko antolatu dira.
Informazio guzti-guztia Getxoko Komiki eta Manga Azokaren webgunean duzue batuta.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button