ARTEA

Okuda San Miguel artistaren erakusketa, Bilbon

Okuda San Miguel (Santander, 1980) artistak Dream or die izenburuko erakusketa paratu du Bilboko SC Gallery galerian. Kantabriarrak zenbait lan berri jarri ditu ikusgai, non argazkigintza, pintura, eskultura eta instalazioa uztartzen diren. Erakusketa zabalik dago 2014ko otsailaren 28ra arte.

Erakusketak bizitza modernoaren eta eraikuntza kulturalaren kontraesan eta inkoherentzien inguruko hausnarketa proposatzen du. Horretarako, artista kantabriarrak gizatasuna galdu duten pertsonaiak erakusten ditu bere obretan; pertsonaia horiek, gainera, inguru oniriko eta sinesgaitzetan jartzen ditu. Horren guztiaren bidez, modernitatearen ametsak batzuetan dakarren aspertze exitentziala erakutsi nahi du.

Hala, Okudak haibat eszenario eta egoera mentaletara eramaten gaitu bere argazki, pintura eta eskulturen bitartez: AEBetako Tennesseko basoak; Detroit hiriko fabrika abandonatuak; Shandy hurakanak Jerseyn utzitako etxe txikituak; edo Kantauriko itsaslabar basatiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button