ESZENA

Antzerki musikalari buruzko ikastaroa Bilbaoeszenan

Bilbaoeszenak antzerki musikalaren inguruko tailerra atondu du. Kantuan, dantzan edo antzezpenean eskarmentua duten lagunei zuzenduta dago prestakuntza ekimena. Parte hartu nahi duen orok izen eman beharko du urriaren 7a baino lehen, Bilboko Udalaren webgunearen bidez.

Horrez gain, aukeraketa probak egingo dira dauden 20 plazak betetzeko. Probak urriaren 22an egingo dira Begoñako udaltegian, 9:00etatik 14:00etara.

Ikastaroa, berriz, San Frantziskoko Udaltegiko entsegu gelan izango da, astelehenetan, 18:00etatik 21:00etara, urriaren 24tik maiatzaren 28ra bitartean.

Maitane Zalduegik (koreografia), Itziar Lazkanok (antzezpena) eta Gurutze Beitiak (kantua) zuzenduko dute prestakuntza, eta kantuan, dantzan eta antzezpenean sakontzea du helburu. Beti ere, modu ludikoan eta irekian.
Klaseetan hainbat gai jorratuko dira; tartean, mugimenduaren prestakuntza, gorputz adierazpena, eta antzerkiko koreografia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button