ARTEA

“Antzerki Labea”, Errenteriako udal antzerki tailerrak

Dejabu Panpin Laborategia antzerki konpainiak antolatutako ikastaroak urritik ekainera egingo dira, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Izen ematea zabalik dago irailaren 29ra arte. Ikasturtea urriaren 3an hasiko da.

Errenteriako Niessen Kulturgunean antzerki ikasketa eskaintza zabala eskainiko da aurten ere. Urtetik urtera arrakasta handiagoa lortzen ari den proposamena da Antzerki Labea. “Pedagoia dinamikoa, parte hartzailea eta norbanakoaren beharrei egokitua da, gorputz adierazpena eta antzerki garaikidearen lengoaiak oinarri dituena”.

Helduentzako hiru talde daude, hastapena, sakontzea eta sormena, eta haurrentzat, berriz, bi talde. Ohikoa den bezala, ikasturte amaieran ikasleek urtean zehar landutako piezak publiko aurreko erakustaldi batean palzaratuko dituzte.

Informazio guztia www.antzerkilabea.com gunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button