Artiumek, erakusketen eta jardueren egitarau oparoa atondu du denboraldi berri honetan. Gainera, The Brontës Gasteizko rock taldeak Artiumen denboraldi hasierako erakusketa berrien inaugurazioan joko du larunbatean, urriak 8, 20:00etan. Hirukoteak bere azken diskoa, Vender la sombra, aurkeztuko du museoan bertan.
Orotara sei erakusketa berri bisitatu ahalko dira Artium museoan. Hala, Esther Ferrerek Lau mugimendutan (komisarioa: Rosa Olivares) erakusketa paratu du. Urriaren 7an, gainera, performancea egingo du artista donostiarrak. Erakusketa lau kontzepturen inguruan oinarritzen da: Denbora, Amaigabea, Errepikatzea eta Presentzia, eta askotariko lanak jasotzen ditu, tartean, argazkiak, instalazioak eta objektuak.
Halaber, Jenny Marketouk Praxis egitarauaren baitan jarri duen Paperophanies: “Paperophanies-ek artearen, estiloaren, modaren, mugikortasun fisikoaren, subjektibotasunaren eta jendaurreko performance estrategien arteko lankidetza aztertzen du”. Marketouk diseinu-lantegi bihurtzen du aretoa, “paperezko moda” kontzeptuaren inguruan.
Artiumen inauguratuko diren gainontzeko lau hitzorduak honako hauek dira: ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak; Argia barrura (Carmelo Ortiz de Elgea, Jose Luis Zumeta); Araba, artearen agertoki garaikidea (Liburu erakusketa); Katastrofeak (Erakusketa pedagogikoa. ARTIUM Bildumako lanak).
Erakusketen inguruko informazio zehatza hemen.