ARTEA

Zertan pentsatzen dute artistek?

Durangoko Arte eta Historia museoan antolatzen diren Hizketak sailaren barruan, urtarrilaren 10ean Zertan pentsatzen dute artistek? mundua hankaz gora jartzeko hego-hego-ipar hitzaldia programatu da.

UARTES (Ekuadoreko Arteen Unibertsitatea), Nariño eta Caucako Unibertsitateak eta EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta bertako erakundeetako artistak eta profesionalak batuko dira Durangoko Arte eta Historia Museoan Zertan pentsatzen dute artistek? mundua hankaz gora jartzeko hego-hego-ipar izeneko mahai-inguruan parte-hartzeko. Jarduera 18:00etan hasiko da, 3. solairuan.

Mahaiaren inguruan Cristina Morales Saro (UARTESeko irakasle eta ikerlaria), Miriam Rodriguez Moran (dinamizatzailea), Diana Garbedeira (Ekuadoreko artista),  Dámaris Pan (Euskal Herriko artista, ikerlaria eta irakaslea) eta Elena Solatxi (Euskal Herriko artista eta irakaslea) eseriko dira.

Hizketaldi hau astean zehar beste artista eta ikerlariekin burutuko diren topaketen saila baten parte da, BilbaoArten (urtarrilak 9) eta Izarra Centre Ermuan (urtarrilak 11) izango direnak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button