IKUS-ENTZUN

“La Danse” filma, euskarazko azpitituluekin

Gaur, ekainak 12, Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Dokumentazio Zentroan, La Danse (Frederick Wiseman, 2009) filma proiektatuko da, 18:15ean, euskarazko azpitituluekin. Emanaldia Filmazpit izeneko zikloaren baitan egingo da.

Filma Pariseko Operako Balletari buruzko dokumentala da: dantzari, koreografo, jostun, eszenografo, zuzendari eta marketin arduradunak igaroko dira Wiseman zinegilearen kameraren aurretik, batez ere, lehenengo bien lana ageri da zehaztasun osoz filmean. Horrekin batera, operak berak, eraikinak, sekulako garrantzia hartzen du dokumentalean.

Monhermoso zentroaren arabera, “Pariseko Operako Balleta munduko ballet konpainiarik inportantenetarikoa da. La Dansen Wisemanek balet eskola frantses entzutetsu honek irmo bilatzen duen teknikaren zorroztasun eta mugimenduen zehaztasuna azpimarratu nahi ditu, baita mundu eder baina gogor honetako zoko guztiak agerian utzi”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button