ARTEA

Marta Serna madrildarraren “Amets Aratzak”

Marta Serna (Madrid, 1969) artistak erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean, ekainaren 26ra arte, Inmaculated Dreams (Amets Aratzak) izenburupean. Egitasmoak bideoa eta marrazkiak uztartzen ditu, izan ere, proiektuaren xedea “ametsen potret animatuak” egitea da.

Erretratuok benetako norbanakoetan oinarritzen dira, baina artistaren ametsetan agertzen diren lez irudikatu ditu Sernak. Hala, artistak subkontzientziaren potret animatua lortu nahi du, errealismotik aldenduz, pertsonaien irudi intimoagoa eta pertsonalagoa erdiesteko. Hala, iluntasun onirikoa irudi garbi-garbi bihurtuko da, errealitatearen eta fikzioaren arteko lerro mehea esploratuz.

Erakusketan SnakeBoy izenburuko animazio-lana dago ikusgai, amets bat erakusten duena, loop moduan. Horrekin batera, formatu txikiko eta handiko erretratuak daude: unibertso onirikotik ateratako pertsonaiak dira, ezerezetik sortzen baitira; ez daude inon kokatuta, hondo zuri eta aratza dute inguruan, ez da inongo testuingururik ikusten, hutsetik datoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button