ESZENA

“Alde Zaharreko maitaleak” Shakespeareren txatalekin jositako antzezlana, Bilbon

Bihar, Alde Zaharreko maitaleak obra taularatuko dute Olatz Ganboa eta Mikel Losada aktoreek Bilboko Arriaga Antzokian. Etzi, halaber, obra bera antzeztuko dute, baina gaztelaniaz; hots, estreinaldi bikoitza izango da.

Arriaga Antzokiak jakinarazi duenez, Patxo Telleria da “komediatik asko duen baina mina eta sufrimendua ere badituen antzezlanaren egilea eta zuzendaria”.

Shakespeareren obren zatiekin egindako lana da  Alde Zaharreko maitaleak, eta hauxe kontatzen du: “Aktore bikote bat ohaide dira, baina orain arte ez zaie suertatu taulatukide ere izatea. Orain, aldiz, Romeo eta Julieta-ren moldaketa bat egin behar dute. Emakumea Grotowskitarra izan arren, eta mutila berriz Stanislavskitarra, badute itxaropena maitasunak gaindituko dituela familien arteko ikusiezinak. Oker daude”.

Antzezlana “jostailu” bat da, aktoreak diberti daitezen.

Informazio gehiago: teatroarriaga.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button