ARTEA

“Zeharkako begiradak”, Fermin Muguruzaren eskutik “Black is Beltza” erakusketa

Donostiako San Telmo Museoan hilabete honen bukaerara arte dagoen Black is Beltza erakusketara bisita gidatuak antolatu dira. Muguruza egilearen beraren eskutik izango dira bisitak, bere ikuspegi pertsonala gehituz eleberri grafikoari.

Bisita gidatuok doakoak dira, baina aurrez izena eman eta erreserba egin beharko da  stm_erreserbak@donostia.eus posta elektronikoan edota  943 48 15 61 telefonora deituz.

Black is Beltza erakusketak, eleberri grafikoko protagonista den Manex Unanueren abentura hainbat leku eta herrialdetan barrenetatik zehar bidaia bat proposatzen digu. Abiapuntua, 1965ean Iruñeko erraldoien konpartsak New Yorkeko 5. etorbidetik egindako desfilea da.

Izen bereko komikia sortzeko erabilitako materialak biltzen dira erakusketan: argazki-artxiboak, animaziozko filmaren jatorrizko marrazkiak eta ikus-entzunezko materialak (sasoi hartako ikuspegi sozial, politiko eta kulturalaren erakusgarri).

Komikia, Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete irudigilearekin batera Muguruzak sortuta, erabat berrituta dator San Telmoko Laborategira urriaren 5ean aurkeztuko  den animazio film erako erabilitako edukiekin. Barton Films enpresak banatuko du, eta Muguruza  bera da zuzendaria. Gidoia, halaber, Harkaitz Canok, Eduard Solak eta Ferminek berak egin dute.

Erakusketa irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta tarte horretan bisita gidatuez gain, erakusketari lotutako bestelako jarduerak ere egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button