BESTELAKOAK

Literatura itzulpenen kritikarako hurbilketa da Santiago Onaindia bekaren XI. edizioko lana

Santiago Onaindia Bekaren XI. edizioko lana Miren Ibarluzea ikertzaileari adjudikatu dio Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoaren bidez eta Labayru Ikastegiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Oraingo honetan hiru izan dira aurkeztutako proiektuak. Ametx erakundearen presidenteak eta euskal literaturaren alorrean adituak diren Ana Toledok, Lourdes Unzuetak eta Miren Atutxak osatuta dagoen epaimahaiak erabaki du saria.

Proiektuaren xedea da itzulpenaren kritika akademikoranzko lehen pausoak emateko gogoeta egitea, aztertuz nolakoa izan beharko lukeen itzulpengintzaren kritika akademikoak eta zein helburu eta metodologiari erantzun beharko liokeen.

Proiektua burutzeko epea 2010. urtearekin amaituko da. Urtebete honetan lana amaituta egotea espero da, eta beharrezko diren egokitzapenak egin ondoren, 2011n argitaratuko du Labayru Ikastegiak Aita Santi Onaindia Beka izeneko bilduman.
Bekek 9.000 euroko zuzkidura dauka, eta urtebetekoa da lana amaitzeko epea.

Proiektua burutuko duen ikertzailea, Miren Ibarluzea Santisteban, Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziaturik dago 2006an eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako masterra dauka.
Gaur egun Labayru Ikastegiko etnografia sailan lan egiten du, ahozkotasuna eta etnografia lantzeko unitate didaktikoen sorkuntza eta erredakzioan.

VK Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button