ARTEA

Eraikinen barruko eta kanpoko aldeak Rekalde Aretoan

Iragan abuztuaren 30ean inauguratu zuten Bilboko Rekalde Aretoan Patrik Grijalvoren Neutral Spaces izeneko erakusketa. Obra Rotterdameko Het Wilde Weten zentroan egindako lanaren emaitza da. Egonaldi hori, gainera, 2011ko Rekalde Bekari esker egin du artistak.

Erakusketak Patrik Grijalvok Rotterdamen egin dituen lan, argazki eta eskulturak ditu ardatz. Lan guztietan argazkiaren aukera piktorikoak jorratzen ditu. Hiriaren arkitektura da, hain zuzen ere, irudietako gai nagusia. Hala, eraikinetako fatxaden elementu arkitektonikoak irudien zati modura erabiltzen ditu. Hots, piktorialismo fotografikoa lantzen du elementu arkitektoniko txikietatik abiatuta, hala nola, lehen aipaturiko fatxadak eta eraikinen barrualdeak.

Orotara zuri-beltzezko sei argazki eta eskultura bat ikus daitezke. Argazkietan izaera geometrikoa duten konposizio abstraktuak agertzen dira. Era berean, antzeko irudiekin osaturiko eskulturak ere badira.

Erakusketa urriaren 2ra arte luzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button