ESZENA

Sormen artistikorako bekak

Bizkaiko Foru Aldundiak arte plastikoen, ikusmen-arteen, arte dramatikoaren, musikaren eta dantzaren modalitateetan prestakuntzako bekak eta laguntzak bideratu ditu. Beka eta laguntza eskatzeko epea zabaldu du otsailaren 21era arte. Halaber, Ertibil erakusketaren edizio berrian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean hasiko da.

Arte plastiko eta ikus-arteen arloan 55.000 euro emango dira arte sorkuntzako proiektuak egitea helburu izango duten beketarako. Arte dramatikoaren esparruan 58.000 euro jarriko dira antzezleen prestakuntzarako eta hobekuntzarako ikasketak egiteko; antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinu eta jantziteria ikasketak egiteko; eta zinema-zuzendaritzarako trebatzeko ikasketak egiteko (Bizkaitik kanpo egiten badira).

Musikaren arloan 68.000 euroko partida bat jarri da beketarako eta 7.000 euro laguntzetarako. Prestakuntza edota hobekuntza ikasketak, bai eta zuzendaritzarako edo konposiziorako ere bideratuko dira. Bai eta mintegiak, eskola magistralak, ikastaroak eta abar egiteko ere.
Dantzaren atalean foru erakundeak 61.000 euro jarriko ditu beketarako eta 14.000 euro laguntzetarako.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak “lurraldean gorantz egiten ari diren artisten sorkuntza-ekimenak babesteko eta ikus-arteak hedatu eta sustatzeko, 76.000 euroko inbertsioa egin du Ertibil-Bizkaia erakusketaren beste edizio batean.

Informazio guztia eskura dago webgune honetan: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button