ESZENA

Matadeiko Antzerki Jardunaldiak prest

Hainbat proposamen atondu dituzte Azkoitiko Matadeixen eszenaren inguruan, VIII. Antzerki Jardunaldien barruan. Saioak urtarrilaren 29an hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.

Lehenengo hitzorduan Dxusturi Teatroak Karramarroa lana aurkeztuko du. Karramarroa Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Lacuben testuetan oinarritutako lana da. Pablo Ibarluzeak zuzentzen duen obra horretan, Dxusturi teatroak 40 urte inguruko emakume baten bizipen eta bere inguruari buruz egiten dituen gogoetak kontatzen ditu. Jaime Valverde kritikariaren arabera, “Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacub idazleen lanetan oinarriturik, kalitate handiko testu bat osatu dute. Liburuzaineko oposaketak atera nahi dituen irakaslea dugu protagonista eta, azterketaren gaiekin lotura eginez eta beste hainbat erreferentzia gurutzatuz, bakarrizketa zorrotz, azido eta sakona dugu emaitza, nahiz eta obraren tonu komikoan oharkabean igaro daitekeen. Hori bai, uste dut esaldi eder batzuk entzuteko baino irakurtzeko direla, edo behintzat, arnas pausatuago batekin botata hobeto ulertuko liratekeela, kontuan harturik gainera Aretxek ebakera behartua baliatzen duela pertsonaiaren kutsu komikoa lortzeko”.

Hurrengo obrak honakoak dira: otsailak 19, Aqui va a venir un cataclismo, JB Pedradas; martxoak 12, ¡Ahora!, Maite Guevara; martxoak 26, Boris & Ingrid, 2Theatre; apirilak 30, Ilargi Arrantza, Banakike txontxongilo taldea; maiatzak 14, Atte hil aurretik, Beheko Larraine Dramaturgia; maiatzak 26, Plastika, Ixiar Rozas eta Maite Arroitajauregi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button