ESZENA

“Pottola” antzezlana, Gernikan eta Donostian

Txalo Produkzioak konpainiak ekoitzi eta Begoña Bilbaok zuzendutako Pottola euskarazko antzezlana taularatuko da gaur, martxoak 22, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20.30etan. Obra hori, gainera, Donostiako Antzoki Zaharrean ere ikusi ahalko da larunbatean eta igandean, martxoak 23an eta 24an, hurrenez hurren, 20:00etan.

Tony gizon arrakastatsuaren istorioa kontatzen du obrak. Helenarekin maitemindu da, emakume adimentsu, atsegina eta sentsuala baita; horretaz gain, emakume dibertigarria da, eta behar baino 30 bat kilo gehiago ditu. Helenarekin harremanetan hasi dela jakitean, bere lagunak diren Charly eta Sara zirika hasi zaizkio Helenari buruzko iritzi krudelak tarteko, eta esandakoek Tonyrengan eragingo dute

Gernikan, halaber, euskarazko antzerkiaz gozatzeko beste aukera bat izango da larunbatean, martxoak 23: Oihan Vegaren Euskararen espektakulue, euskararen erabileraren inguruko ikuskizun umoretsu eta ironikoa. Emanaldia Elai Alai aretoan izango da, 20:30ean.

“Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?”, eta bestelako gaiak proposatzen ditu antzezlan honek, non Kepa Errastik ere parte hartzen duen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button