ESZENA

Ttanttaka teatroaren “Kafka eta Panpina Bidaiaria”, Donostian

Tanttaka teatroaren azken ikuskizuna da Kafka eta Panpina Bidaiaria. Fernando Bernués-ek zuzenduriko obra hau, abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren hasierakoetan ikusteko abagunea egongo da Victoria Eugenia Club-ean. Jose Ramón Soroiz, Aitziber Garmendia eta Ainara Ortega dira aktoreak.

Franz Kafkak, hil baino urte bat lehenago Berlineko Steglitz parketik paseatzen zebilela, atsekabetuta negarrez ari zen neska batekin topo egin zuen: neskatoak panpina galdu zuen. Metamorfosiaren idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen neskatoa lasaitzeko: panpina ez zen galdu, bidaia batean joana zen, eta berak, panpinen postaria zenak, hurrengo egunean emango zion gutun bat zeukan neskatoarentzat. Gau hartan, Franzek lehenbiziko gutuna idatzi zuen. Eta, hiru astez, neskatoari panpina miresgarriak munduko hainbat tokitan bizitako esperientziak kontatzen zituzten gutunak idatzi zizkion.
Hau Franz Kafka neska ezezagun batentzako hitzen magoa izandako garai horren kontakizuna dugu. Ez da inoiz neskatoaz ezer gehiago jakin, ezta gutunez ere, baina, neskato eta gutun haiek  XX. mendeko narratibaren misterio ederrenetarikoen protagonistak dira.


 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button