MUSIKA

“Memoriaren gaua” saioan Perlak eta Gose taldeak

Zarautzeko Perlak post-punk bandak eta Gose taldeak larunbat honetan joko dute, 22:30etik aurrera, Elgetan (Espaloia kafe antzokian) Intxortako Errezistentzia Eguna ekimenaren barruan egingo den Memoriaren Gaua izeneko saioan.

Perlak 2013an eratu zen, eta urtebete geroago, estreinako lan homonimoa argitaratu zuen, eta era berean, Gaztea Maketa Lehiaketako finalean ere parte hartu zuen. Egun, hauexek osatzen dute taldea: Miren Narbaizak, Patxi Agirrek, Maite Martiarenak eta Ilargi Agirrek. “Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin trebeziaz konbinatzen dituztela”.
Hala, Perlakek euskaraz abestutako post-punk erritmo ilun bezain dantzagarriak jorratzen ditu, Joy Division, The Cure edo Belako taldeen antzera.

Gosek duela gutxi atera du lan berria, Jokin Aspiazu taldearen lagunaren hitzetan, “bakailao zaleagoa, makineroagoa”. Soinu hori erdiesteko, hirukoteak estreinakoz jo du kanpoko ekoizleengana, Madrileko SPAM bikotearengan zuzentzen duen Estudios 54 estudioetara, hain zuzen ere. Bikote hori tekno soinuak grabatzen maisuak dira, eta ibilbide luzeko ekoizleak dira, Dover eta Fangoriarekin egin dute lan, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button