LITERATURA

Gazteentzako “Rafael Mikoleta” euskarazko ipuinen lehiaketa, Bilbon

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren hogeita hamahirugarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekita du. Lehiaketa lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da. Aste honetan amaitzen da lana aurkezteko epea. Agudo ibili!

Lehiaketa honen helburua ikasle bilbotarren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da. Horrela, gazteak euskara eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzen dituzte Udaletik.

Lehiaketara aurkezten diren ipuinek honako baldintza hauek bete behar dituzte: Euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak. Originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak. Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin. Gaia librea izango da eta eta 2 eta 4 orri bitarteko luzera izan behar dute.

Ipuinak aurkezteko epea 2021ko urtarrilaren 29an itxiko da, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo) aurkeztu beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbaoeuskaraz.eus orrian dira eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button