ESZENA

Santurtziko Antzerki Jaialdiaren XXXII. edizioa

Joan den astean abiatutako Santurtziko Antzerki Jaialdiaren XXXII. edizioan 16 ikuskizun taularatuko dituzte, eta parte hartuko duten aktoreen artean Gemma Cuervo, Emilio Gutierrez Caba, Maria Adanez eta Rafael Amargo ikusteko parada egongo da. Jaialdia azaroaren 26ra arte luzatuko da.

Aipatutako aktore ezagunek honako lanak eramango dituzte Santurtzira: Amargok Solo y Amargo ikuskizuna oholtzaratuko du eta, gainera, aurtengo edizioa itxiko du. Baina, aurretik, La escuela de la desobediencia (Maria Adanez eta Cristina Marcos), La Celestina (Gemma Cuervo), Dracula (Emilio Gutierrez Caba eta Ramon Langa) eta Una jornada particular (Rafael Calatayud eta Victoria Salvador) lanak ikusi ahalko dira.

Kukubiltxo taldearen azken lanaren estreinaldia ere Santurtziko jaialdiaren barruan ikusi ahalko da. Taldeak Inorako Bidaia euskarazko antzezlanaren estreinaldia egingo du. Eta euskarazko lanekin segituz, txikienek ere izango dute zertaz gozatu: Hika Teatroaren Ilargiaren bi aldeak euskarazko antzezlana eta Piazza Docassionne Italiako taldearen Barroco ikuskizuna.

Hauez gain, eta programazioarekin jarraituz, Granhoj Dans Danimarkako taldeak Leonard Cohen abeslariaren lanean oinarritutako Dance me to the end on/off love ikuskizuna egingo du.

Beste aldetik ere, Mozarten La Flauta Magica, Sensormen (Yllana), Time al Tiempo (Ron Lalá), André y Dorine (Kulunka Teatro), Torvaldo Furioso (Inma Nieto eta Julio Cortazar), eta Los peces no vuelan (Mona Ilustre) lanak ere ikusteko abagunea izango da Santurtziko Antzerki Jaialdiaren XXXII. edizio honen baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button