ARTEA

Tabakalerak bi erakusketa abiatu ditu udazken honetan

Juan Canelak komisariatutako Cale, cale, cale! Caale!!! erakusketa eta Adrià Julià-ren Hot Iron Marginalia bakarkako erakusketa dira otsailaren 4ra bitarte Tabakaleran ikusgai egongo direnak.

Cale, cale, cale! Caale!!! erakusketari dagokionean, 2016 urtean zehar garatu zen, eta Tabakalerako komisariotza egonaldiaren emaitza da. Juan Canela (Bartzelona, 1980) izan zen komisario-egoiliarra eta berak egonaldi horretako zortzi artista edo/eta kolektiboren lanak bildu ditu, zeinak naturarekiko harremanean magiak eta erritualak betetzen duen lekuaz jarduten duten. Erakusketan batzen diren proiektuen artistak honakoak dira: Elena Aitzkoa, Valentina Desideri & Corazón del Sol, Tamar Guimarães & Kasper Akhøj, Oier Iruretagoiena, Equipo Jeleton, Rometti Costales, Beatriz Santiago eta Osías Yanov.

Erakusketaren osagarri gisa zine ziklo bat antolatu da, azaro eta abenduan gauzatuko dena. Ikusiko diren filmek magiarekin, ezkutukoarekin, espiritualtasunarekin, erritoekin, sakratua denarekin, araoekin, eta agerpen-desagerpenekin zerikusia dute.

Bestalde, Adrià Julià (Bartzelona, 1974) artistaren bakarkako erakusketa Hot Iron Marginalia da. Site specific gisako mostra bat da, hau da, Tabakalerako 2. erakusketa aretorako pentsatu eta diseinatua izan da, eta hor, Adriàk ekoizpen berriko lau lan sortu ditu. Erakusketan, “Kataluniako eliza erromanikoen inguruko argazki-artxibo bat dago. Ikus-entzunezko lanen, instalazioen eta artxiboko materialaren bidez, proiektu honek lekualdatzearen nozioari eta kultura-inportazioen eta -esportazioen inguruko harreman ekonomikoen eraginei buruz eta, ondorioz, horien esanahiei eta inplikazioei buruz hitz egiteko proposamena egiten du Juliàk”.

Zehaztasun gehiago: Tabakalera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button