ARTEA

Xabier Loyolaren margolan bipolarrak ikusgai Bilbon

Xabier Loyolak Trantorno Bipolarra izenburuko erakusketa inauguratuko du ostiralean, maiatzak 3, Bilboko Windsor galerian. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 2a bitarte.

Galeriak bidalitako oharrean jasotzen denez, Loyolak azaldu ezin daitekeen edertasun bilatzen du. Horretarako, pop estilotik gertu dauden koadro koloretsuak egiten ditu.

Batzuetan, Amy Winehousen itxura hartzen dute (Lady Dreyfus); beste batzuetan, berriz, Edward Hopper pintore estatubatuarraren obratik edaten dute (La cita).

“Artistak berriro hartzen ditu objektu figuratiboak, hirugarren dimentsioa, koloreak, mihiseak, eta horma: une laburretako irudiak ahanzturatik erreskatatzeko asmoz –irudi fotografikotik aldenduta-, irudion izaera iragankor eta efimeroa iraunkorra egiteko xedearekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button