ARTEA

2016ko “Argazki Bilera”, Zarautzen

Urteroko legez Zarauzko Photomuseumek Argazki Bilera aurkeztu du. Edizio honetan, aurrekoetan bezala genero fotografiko desberdinak (erreportaje, argazkilaritza  artistikoa, natura,… ) eskaintzeen dira. Hau guztia, argazkigintzaren posibilitate zabal bezain desberdinak publikora hurbiltzeko helburuarekin. Halaber, Zarauzko areto desberdinetan urtero bezala beraien erakustokiak uzten dituzte ekimen honetan parte hartzeko.

Hala, Photomuseumen bertan, Maria Antonia Garcia de la Vegak Memorandumnatura izeneko erakusketa paratuko du maiatzera bitartean. “Irudi xumeak, delikatuak eta leunen bitartez natura bere intimitatean begiztatzen uzten digute, bere keinuak, bere mugimenduak”.

Era berean, Zazpi galerian Diego Aldasorok Itsasoen artean bilduma erakutsiko du. “Erakusketa hau egunerokoaren eta poetikoaren arteko elkarrizketa da. Itsasoa bizitza eta heriotzaren metafora da”.

Eta azkenik, XXI. Nazioarteko argazkigintza berria izenburupean beste erakusketa bat abiatu da Sanz Enean aretoan. “Genero fotografiko desberdinak jasotzen ditu erakusketa ibiltari honek, argazkilari nazional eta internazionalen lanekin: erretratuak, paisaiak, argazki dokumentalak edo argazki artistikoak lekua dute erakusketa honetan”.

Informazio guztia (ordutegiak eta datak) hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button