ESZENA

Dantza tradizionala eta sorkuntza koreografikoari buruzko ikastaroa

SOKA proiektuak dantzaren bi ikusmolde, bi ibilbide eta bi jarduera ezberdin batzen ditu: Pantxika Telleria batetik eta Jon Maya bestetik. Baina, SOKA proiektuak bi koreografo hauek bide bakar batean bildu ditu. Kukai Dantza Konpainiako dantzariekin batera bilaketa lan bat abiatu dute, lengoia tradizionalaren eta garaikidearen arteko bat-egite bat proposatuz. Lengoai koreografiko horretatik sortu dituzte SOKA kale ikuskizuna (Bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzako piezakoreografikoa) eta Bilbaoko Campos Antzokian estreinatu berri den (SOK)2 areto barneko ikuskizuna.
Sorkuntza prozesu horretan landutako edukiak eta sortutako lengoia koreografikoa izango dira ikastaro honen funtsa. Partehartzaileekin prozesu hau konpartitu eta bizi araziko dute bi koreografoek bat-batekotasunerako zein desorekarako uneak proposatuz.

Irakaslea Pantxika Telleria izango da. Donibane Lohizunen sortua den Pantxika Telleriak txikitatik edan du euskal dantzaren iturritik. Handitu ahala, lehenik modern-jazzaren mundua ezagutu du eta ondotik dantza klasikoarena. 2009an Ion Mayak zuzendutako Errenteraiako Kukai taldearekin hasi zen kolaboratzen eta bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzat sortu zuten SOKA izeneko pieza; 2009ko urtearen hondarrean Otto izeneko pieza sortu du ume-gazteentzat, eta 2010ko martxoan, Kukai Konpainiarekin (Sok)2.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button