ESZENA

“Invoc4tium” musikala, Jaso ikastolaren eskutik

Jaso ikastolak, kantua, dantzak, akrobaziak eta zuzeneko musika fusionatzen dituen euskarazko Invoc4tium musikala egingo du bihar Arriaga Antzokian, 19:00etan ikus-entzule guztientzat, eta goizeko 11:00etan ikastetxeentzat.

Jaso ikastolak muntatzen duen hirugarren musikala da hau, izan ere aurretik Txanpon baten truke (2012-2013) eta Iki Milikili Klik (2013-2014) prestatu zituen.

Euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzen dituen obran ikastolako 12 eta 16 urte bitarteko 44 ikasle aritu dira. Era berean diziplina, talde lana eta batez ere, bizikidetza bezalako baloreak lantzen dira. Musikal honek duen beste helburu nagusietako bat natura zainketa sustatzea da.
Imanol Janicesek (Gorputz Heziektako irakaslea), Edu Sernak (Ikastolako Zuzendari Pedagogikoa) eta Irantzu Zabalzak (Lhko irakaslea) izan dira zuzendariak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button