ARTEA

“Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen”

Titulu horrekin abiatu da Gasteizen ONCEk urtero antolatzen duen argazki lehiaketan sarituak izan diren argazkien erakusketa. Oztopoak gainditzeko ahaleginak biltzen dituzten irudiak irailaren 24ra bitartean ikusi ahalko dira Araba Aretoan.

Burutu den lehiaketan ia bi mila lan jaso ziren herrialde askotatik etorrita (55 herritako 491 argazkilarik parte hartu dute). Epaimahaia Juan Armentia Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioaren presidenteak; Julio Tejada Gipuzkoako Argazki Elkartearen Presidenteak eta Juanjo Salado argazkilariak osatu dute.

Lehiaketaren lehen sarituak honakok izan dira: 1. Saria: Nguyen Vu Phuoc (Ho Chi Min, Vietnam) Save water izeneko lanarekin;  2. Saria: Tuy Tran Van (Phan Thiet, Vietnam)- Overcome disability lanarekin; eta 3. saria: Julio Lopez Morata (Zaragoza) Travesía nocturna lanarekin.

Hurrengo edizioa abian da eta argazkiak bidaltzeko epea abenduaren 3an amaituko da. Epaimahaiak aldiz abenduaren 20an emango du jakitera bere erabakia.
Oinarriak hemen dituzue: www.oncefoto.es

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button