ESZENA

Euskal dantzaren urratsetan, Biarritzen

Euskal dantzari buruz inoiz eginiko erakusketarik handienetako bat, Soka, ostegunean abiatuko da Biarritzen. Santa Eugeniako elizpean 400 ilustrazio, zazpi bideo sorkuntza original eta erakusketarako eginiko hainbat argazki jarriko dira ikusgai. Sarrera doan da eta urriaren 11 arte egongo da ikusgai.

Lau hizkuntzatan egina (euskaraz, frantsesez, espainolez eta ingelesez), euskal dantzaren estetika sozialari buruzko sorkuntzek osatzen dute erakusketa, bai eta behinolako grabazioak ere; adibidez, František Pospíšil, Txekiar etnologo batek, 1927an Baionako karriketan, Baxenabarreko eta Xiberoko dantzari desfile bat filmatu zuen. Bertan erakusten da.

Erakusketa ibiltaria izango da eta Biarritzekoaren ostean Donostian izango da otsailean, Europako Kultur Hiriburuaren ekimenen barruan.

Erakusketarekin batera, irailaren 12an, Bilaka konpainiak Leihotik obra egingo du, Sainte Eugénie plazan.

Informazio guztia ekimenaren webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button