ARTEA

Mikel Azpillagaren erakusketa inauguratuko dute ostiralean Donostian

Mikel Azpillaga (Donostia, 1952-2010) pintorearen ibilbidearen berrikuspena egitea du xede ostiralean, hilak 15, Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan inauguratuko duten erakusketak. Horrez gain, artista donostiarraren erakusketarekin batera, Hamaika 11n Nafarroa Oinez ekimenaren aldeko erakusketa ere paratuko dute ostiraletik aurrera.

Azpillagaren erakusketan bere lehenengo garaietako mihise bizi eta koloretsuak ikusi ahal izango dira. Horiekin batera, Koadro puskatuak seriea ere paratuko dute bertan. Bigarren atal horretan teknikak askoz ere libreagoak direlarik. Azkenik, artista donostiarrak potreta sorta bat ere izango da ikusgai.

Halaber, Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan Hamaika 11n. Artea Oinez 2011 izenburuko erakusketa kolektiboa ere izango da ikusgai ostiraletik aurrera. Erakusketa euskararen aldeko arte-ekimena da. Izan ere, Nafarroa Oinez sustatzeko asmoz, hainbat artistek lagatako obrak jarriko dituzte. Hala nola, Jose Luis Zumetaren eta Jose Luis Ulibarrenaren margolanak ikusi ahal izango dira.

Biak ala biak zabalik izango dira hilaren 31ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button