ARTEA

“Errebelatutako uneak” ikusgai Gasteizen

Arabako hiriburuan bizi den Sandra Santos artista portugaldarrak Movimientos Revelados izenburuko argazki erakusketa paratu du bertako Iguana tabernan. Musikak eragin handia dauka bere obra bisualean. Diskoak eta bideoak jartzen ere aritzen da. Izan ere, musika, bideoa eta argazkia dira bere hiru zaletasun nagusiak.

Faro hirian jaiotako artista gaztetatik murgildu zen musikaren munduan. Hala, 15 urte zituela Santamarina izeneko irrati piratan hasi zen lanean, eta bertan ezagutu zituen 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetako makina bat disko. 20 urterekin, halaber, ikus-entzunezkoen esparrua hasi zen jorratzen.

Harrezkeroztik, prentsan eta telebistan aritu da, Diario de noticias de Portugal egunkarian eta Contrainformación telebista saioan. Gero Lisboako disko denda handi bateko arduraduna izan zen, bere zaletasun nagusienetakora itzuliz, alegia, musikara.

Halere, ikus-entzunezko lanak egiten jarraitu du. Esaterako, 2010ean, EGK batek aginduta, Europako bost herrialdetako gazteen errealitateak jaso zituen Brothers erreportajea egin zuen. Hortik tiraka, boluntariotzari buruzko zenbait lan ere egin ditu Europar Batzordearentzat. Horietako batean Gasteiz ezagutu zuen, alde zaharreko mural baten inguruko erreportajearen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button