ARTEA

Artea eta teknologia: sormen zubia

Uztailaren 5etik irailaren 8ra, artistak artearen eta teknologia berrien bitartez ideien katalizatzaile gisa duen egitekoari buruzko erakusketa zabaldu da Bilboko Alondegian Artists as Catalysts izenburupean. Publikoak, erakusketa bisitatzerakoan, sormen teknologikoari lotutako garapen artistikoan murgilduta dauden artista nabarmenenen lana eta ikerketak ikusi ahal izango ditu.

“Arte garaikidean, artistak gure garaiko entzimak dira, gure proteina intelektualak, eta beraiek sorrarazten dute erreakzio hori. Erakusketa honetan ikusi ahal izango da artistek nola gauzatzen duten efektu hori, euren artelanen aurrean dugun jarreran eraginez. Erakusketan, sortzaileak testuinguru artistikotik harago doaz, eta arazo globalagoei aurre egiten diete, hala nola, ingurumenari eta etorkizun iraunkorrari, baldintzatutako errealitatearen kontrolari eta manipulazioari, edota express yourself delakoari”.

Beraz, erakusketan diren piezak egizu zuk zeuk izpirituz eginda daude, eta kasu batzuetan, artelanekin elkarrekintzan aritzeko gonbita ere luzatzen da.

Erakusketak nazioarteko 12 artelan biltzen ditu. Beraien artean, EHU Zarata Lab kolektiboak erakusketa honetarako berariaz egindako pieza bat dago, hain zuzen ere AlhóndigaBilbaon bertan egindakoa.

Informazio guztia AlhóndigaBilbaon duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button