ESZENA

Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa egingo da Bilbon

Bilboko Errekalde auzoan egingo den Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioak lau ikuskizun eszeniko eta film laburrak bilduko ditu.

Aipatutako lau antzezlanak apirileko barikuetan taularatuko dira. Hala, apirilaren 8an, Lady Castroren eta Esther Gimenoren Chochos, el musical ikusi ahalko da. “Umorez betetako proposamen horrek komedia eta opera nahasten ditu, eta baita kabareteko zatiak eta musikaleko abestiak ere”. Apirilaren 15ean, halaber, Hipo y Condrias euskal konpainiak Macho – maris lana antzeztuko du. “Berdintasuna lortzen saiatzen ari diren gizonei zuzendutako ikuskizuna da”.

Apirilaren 22an, Oh my Good! Konpainia Zer duzu Amy? obra aurkeztuko du.  Obrak Amy Winehouse kantari ingelesarekin tematua dagoen neska baten istorioa kontatzen du: “Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz.”

Azkenik, apirilaren 29an, Ignacio Andreuren Cuando perdí la cabeza lana ikusi ahalko da. “Ikuskizun horrekin barre algarak ziurtatuta daude.Bizitzen ari garen garai gorabeheratsu honetan denok geure buruari planteatu dizkiogun galderak erantzuteko ahalegina egingo du (obrak)”.

Bestalde, apirilaren 19an umorezko film laburren erakustaldia ere izango da. Guztira, sei labur pantailaratuko dira, tartean, Edmond (Nina Gantz, Gran Bretainia), Sous les soutanes (Michel Zarazir, Libano) eta Viaje a pies (Kris Cembe, Euskal Herria).

Informazio gehiago: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button