ARTEA

Gipuzkoako artistek Chillidari gorazarre egingo diote gaur

Gipuzkoako Artisten Elkarteak (GAE) Eduardo Chillida eskultorea omenduko du bere heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Izan ere, gaur bertan, irailak 21, GAEk Donostiako Gros auzoan duen lokalean erakusketa-omenaldia inauguratuko dute bere omenez, 20:00etan.

Erakusketan Chillidaren obra ardatz duten argazki, serigrafia eta grabatuak ikusi ahalko dira. Inaugurazio ekitaldian, eskultorearen senideez gain, Jon Urdapilleta biolinistak, Carlos Aurtenetxe poetak eta Paco Sagarzazu eta Maria Jesus Garijo aktoreek parte hartuko dute.

Chillida, izan ere, elkarte horretako kide izan zen eta bere obrak ere utzi zituen elkartea haz zedin, eta betidanik babestu izan du bere emazte Pilar Belzuncerekin batera. Hain zuzen ere, eskultoreak torkulo (grabatzeko prentsa) bat eman zion elkarteari eta horrekin erakusketan ikusgai dauden zenbait grabatu egin dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button