ARTEA

Jorge R. Superviola artistaren natura

Jorge R. Superviola artistak Mundo Natura izeneko erakusketa paratu du Bilboko Tokyostory lokalean; erakusketa ikusgai dago martxoaren 3ra arte. Superviolak animalien ilustrazioak egin ditu paperean, akrilikoa eta koloreetako arkatzak erabiliz.

Gauza ederrak maite dituen artista da Superviola, eta bere ilustrazio eta koadroetan, naturari edo arte-esparruko pertsonaiei buruzko bere ikuspegi erromantikoa ageri da.

Txikitan, haur-ipuinetako ilustrazioak gustatzen zitzaizkion, eta, egun, XIX. meneko pintore alemaniar erromantikoen eta XX. mendeko pop-artearen eraginak nabaritzen dira bere lanean. Hala, bere pinturetan, ipuinetako mundu fantastikoa eta zineko pertsonaiak uztartzen dira.

Bilboko erakusketan, baina, Mundo Natura, animali errealen edo asmatuen erretratuak paratu ditu; lan horien bitartez, bisitaria animalien mundu fantastiko horretan sartu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button