ESZENA

Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiak

Urriaren 11tik 21era bitarte Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiak egingo dira. Euskaraz eginiko antzezlanak, gainera, nahikotxo izango dira. Jardunaldiak Algortako Geltokia plazan hasiko dira urriaren 11n, osteguna, Simulacro konpainiak antzeztuko duen Sustraiak (gaztelaniaz) obrarekin, 21:30ean.

Ostiralean, urriak 12, Zirika Zirkus taldeak Txarlestrup obra antzeztuko du euskaraz Algortako Geltokia plazan, 13:00etan. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, halaber, Txintxeta Produkzioaken Bodologuak (euskaraz) obra ikusi ahalko da, 20:00etan.

Larunbatean, urriak 13, beste bi obraz gozatzeko parada izango da: Teatro Salitreren Amor Ciego, Algortako Geltokia plazan, 13:00etan, eta Cobaya Teatroren Este Mundo, Nuestro Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etan.

Igandean ere, urriak 14, beste bi antzezlan ikusteko aukera egongo da Algortako Geltokia plazan, 13:00etan, eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, Markeliñeren Zoozoom eta Anita Maravillasen Blue Bird (familia osoarentzat).

Hurrengo asteburuan, urriaren 19tik 21era bitarte, gainontzeko obrak taularatuko dira. Hala, 19an, ostirala, Deabru Beltzakek Wolves antzeztuko du Algortako Geltokia plazan, 21:30ean. Biharamunean, urriak 20, bi antzezlan izango dira ikusgai: Algortako Geltokia plazan, 13:00etan, Potxin eta Patxin konpainiaren Txangoa, eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, Glu Glu Produccionesen La Lechuga (gaztelaniaz).

Jardunaldien azken egunean, urriak 21, igandea, hiru obra ondu dituzte ekimenaren antolatzaileek. Hala, Algortako Geltokia plazan, 13:00etan, dantza-antzerkia izango da Organiken eskutik, Carneros (hitzik gabea) obrarekin, eta jarraian, Krego y Martín Danza antzerki taldeak Así y Restar (euskaraz) antzeztuko du. Amaitzeko, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, Printzea eta Ahatea (euskaraz; familia osoarentzat) ikusi ahalko da Gorakada Antzerkiaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button