ESZENA

Egun antzerkigintzak bizi duen egoeraz

Gasteizko Baratza aretoak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak egindako elkarlanetik sortu da  Bidenteak Gara liburu kolektiboa.

Liburua 2020ko abenduan aurkeztu zen, eta urte horretako itxialdian sortu zen, Zurrunbilo euskarazko arte eszenikoen jaialdia bertan behera geratu zenean. Topaldi sinboliko bat egin zen eta hortik saretze baten hastapena somatu zen, dramaturgia berriei sektore eszenikoaren errealitatea bisibilizatzea, egun euskaraz Euskal Herrian lan egiteak dakarren problematika ikustaraztearekin batera. Hari horretatik tiraka, aipaturiko proiektua sortu zuten Baratzakoek, EHAZEekin elkarlanean: topaldi digitalean parte hartu zutenei iritzi artikulu bat idaztera gonbidatu zituzten, modu libre eta sortzailean, pauta bakarra jarrita: “imajinatu gure egoera epe laburrera, bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”.
Egoera horretatik abiatuta, 15 parte hartzailek (Patricia Urrutia Urieta, Amaia Irazabal Blanco, Iñaki Ziarrusta Hernaez, Itziar Rekalde Luzarraga, Ane Gebara Gonzalez de Axpuru, Gontzal Uribe Cuerno, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Horman Poster kolektiboa, Telmo Irureta Uria eta Maite Aizpurua Olaizola, Eneritz Artetxe Aranaz, Josune Velez de Mendizabal Fernandez de Garaialde, Formol Laborategia, eta Oier Guillan Bermudez) egoerak sortutako gogoetekin egun antzerkigintzak bizi duen egoera islatuko zuen liburua publikatzea erabaki zuten. Emaitza estilo aldetik oso anitza den artikulu bilduma izan da: iritziak, analisiak, testu kreatiboak, pertsonalak eta manifestu kolektiboak.

Liburua topatuko duzue osorik deskargatzeko helbide honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button