ARTEA

Pertsonaia fantastiko eta ezinezkoak

Abenduaren 14tik urtarrilaren 28ra bitartean, Alvaro Ledesmak Marionnettes izeneko erakusketa atondu du Kultur Leioan.

Alvaro Ledesma (Errenteria, 1975) diziplina anitzeko artistak teatro kutsu nabarmena duten eskulturak jarri ditu ikusgai erakusketa horretan. Ezusteko bizitza berri bat emanez bezala, giza itxurazkoak diren piezak ikusgarriak, erakargarriak eta oso plastikoak dira.
Material birziklatuekin (burdin zati, lanabesak eta trapu zahar) sortutako pertsonaia fantastiko eta ezinezkoek harrituko dituzte ikusleak.

Alvaro Ledesma artearen arlo desberdinak landu ditu eta bere obren artean eskulturak, bideoak, pinturak, eszenografia, literatura, instalazioak eta argazkigintza topatuko dituzue. Bere lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta musikari gisa ere proiektu ugarietan parte hartu du (antzezlanak, poesia errezitaldiak, bideo-arte kontzertuak…)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button