LITERATURA

Virginia Woolfen “Farorantz” aurkeztu du Elkar argitaletxeak

Gaur goizean aurkeztu du Elkar argitaletxeak Virginia Woolf  idazlearen Farorantz lana. Aurkezpen ekitaldian hauexek parte hartu dute, besteak beste: Anton Garikano liburuaren itzultzailea eta Xabier Mendiguren editorea.

Elkar argitaletxearen arabera, “XX. mendeko literaturaren berritzaile handienen artean dago Virginia Woolf ingelesa, eta eleberri hauxe da haren lanaren giltzarrietako bat. Ramsay familiak Eskoziako oporlekuan emandako aldia kontatzen digu, ekintzari eta elkarrizketari baino garrantzi gehiago emanez introspekzio psikologikoari eta pertsonaien barne-munduaren azterketari”.

Virginia Woolfek (1882-1941) berrikuntza ugari txertatu zituen nobelaren forman. Idazle, filosofo eta artistez osatutako Bloomsbury taldeko partaide izan zen, T. S. Eliot idazlea, Clive Bell arte-kritikoa eta Roger Fry pintorearekin batera, besteak beste. Giro horretan estetika eta filosofiaz mintzatu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button