ARTEA

Axel Hütte argazkilariaren paisaia hautsiak eta hutsak

Axel Hütte (Essen, 1951) paisaia-argazkilari prestigiotsuenetarikoa da; alemaniarrak Paisai Hautsia izenburuko erakusketa paratu du Donostiako San Telmo museoan, irailaren 28ra arte.

Donostia Kulturaren arabera, “bere lanaren inguruko hausnarketa egitera bultzatzen du (erakusketak), pinturaren historiari lotuta dagoena eta paisaia genero bezala ulertzeko begirada berria planteatzen duena”.

Kasik abstraktuak diren naturaren zertzeladekin egindako obra da argazkilari alemaniarrarena. Bere irudien bitartez, harremanetan jartzen ditu ikuslea eta Europako iparraldeko erromantizismo hotza, izan ere, bere paisaiak berun-kolorekoak izan ohi dira, gizakiaren arrastorik gabekoak, hutsak, …

Irudiok munduko hainbat tokitan egindakoak dira, tartean, Australian, Brasilen eta Alemanian, bai eta Norvegian, Alaskan eta Finlandian ere.
Gehienetan, binaka aurkezten ditu lanok, bata bestearen aurrean, elkarrizketa zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button