ARTEA

“Trabeska”, ibilbide bat basoan barrena, Gerard Ortínen artistarekin

Datorren igandean, urriak 18, Gerard Ortín artistak Trabeska proposamena egingo du Besaide inguruetan. Paisaia edo lurralde bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzea da helburua.

Hiru lurralde historikoen mugan dagoen toki enblematikoaren inguruetan, artistak ibilbide bat basoan proposatuko du paisaiaren ideiari buruz, mapek marraztutako mugei buruz eta natur guneetako esperientzia fisikoari buruz hausnartzeko xedez.

Ekimen honekin abiatuko da LaPublika. Bilboko consonni ekoiztetxe eta argitaletxeak zuzentzen du LaPublika proiektua, eta Donostia 2016k eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ekoizten dute.

Gaur berton, urriak 15, 19:30ean, aurkeztuko da proiektua zuzeneko irratsaio batekin. Publikoa daukan irratsaio bat izango da, hitz egiteko, informazioa helarazteko eta edukiak sortzeko, zuzenean. Alicia San Juan irrati-esatariak gidatuko du LaPublika magazina, eta elkarrizketak egingo dizkie hainbat kolaboratzaileri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button