ARTEA

Bi erakusketa inauguratuko dira Donibane Garazin

Egunotan, bi erakusketa inauguratuko dira Donibazne Garazin: urriaren 4an, Josette Dacostaren galerian, Ttitto Aguerre eskultorearen Mugak, eta urriaren 10ean, Apezpikuen presondegian, GazteKaitza pintura-erakusketa kolektiboa; azken horretan ondoko artistek parte hartuko dute: Béatrice Elso, iF Matxikote, Viviane Michel eta Muriel Platero.

Ttitto Aguerreren (Uharte-Garazi, 1974) Mugak erakusketa urriaren 19ra arte izango da zabalik, eta bertan, hainbat materialekin (papera, alumino, altzairu…) egindako hiru eskultura multzo paratu ditu.“Bizkorgarriak, nahitarakoak eta zorrotzak diren forma geometrikoz osatutako barne-barneko zizelketa; gure begirada aldaratzeko“.

GazteKaitza pintura-erakusketa kolektiboa, berriz, azaroaren 1era bitarte izango da ikusgai, Apezpikuen presondegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button