IKUS-ENTZUN

Pedro Oleak Bilbon filmatutako bi film labur proiektatuko dira

Abenduaren 4 eta 5ean, Pedro Oleak Bilbon filmatutako bi film laburrak proiektatuko dira Bilborock aretoan: Zonbi eguna eta Bihotzez. Zuzendariak emanaldian parte hartuko du. Horretaz gainera, film horietan parte hartu duten aktoreak Zazpikaletan barrena ibiliko dira giroa berotzen.

Pedro Olearen Zombi eguna laburra, Bilbao-Bizkaia. Exterior. Dia proiektutik sortu da, eta irudiak Mallona, Unamuno plaza, Plaza Barri, Areatza, Atxuri edo Martzanatik grabatu ziren.

Zonbien gorputzetan Lander Otaola, Mikel Losada, Iñaki Maruri, La Otxoa eta beste batzuk sartu ziren. Filma azaroaren 16an estreinatu zen Campos Antzokian, Zinebi 57ren edizioaren barruan.

Bihotzez dokumentalak ere Bilboko kaleak zeharkatzen ditu, baina kasu honetan jendearen eguneroko bizimodua eta ohiturak islatzeko. Irudietan, 1983ko abuztuko uholdeak ikusi daitezke bai eta hiriburuan egiten diren hainbat ekitaldi, hala nola, Santa Ageda Eguna, Plaza Berriko azoka, Gabonak, Bilboko Athletic Cluben Gabarra Nerbioi ibaian eta abar.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button