LITERATURA

Zineari eta literaturari buruzko topaketa

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, Eztabaidak literaturarekin saioaren  beste hitzordu bat izango da gaur. Fernando eta Luis Marías idazlea eta zinegilea, hurrenez hurren, zineari eta literaturari buruz berba egiteko bilduko dira, 19:30ean.

Astearte honetako hitzaldiak “bilbotar hauen sorkuntza arloko ibilbidera hurbilketa pertsonalagoa proposatzen du, ume eta gazte garaiko zine oroitzapenetara eta irakurketetara, konpartitu zituzten uneetara, espazio komun hura bien ibilbide artistikoetarako lagungarri izan ote zen galdetuz. Bat zinegintzan aritu da batez ere, eta bestea literaturan, eta bien arteko bat egitea gidoigintzan egon da”.

Luis Marías Bilbon jaio zen 1962an. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1985ean, eta hurrengo urtean Creativideo ekoiztetxea sortu zuen Enrique Urbizu, Joaquín Trincado eta Ana Murugarren kideekin. Tu novia está loca, Todo por la pasta eta Sálvate si puedes obren sortzailea da. Duela urte batzuk, Gernika bajo las bombas (2012) eta Fuego (2014) filmak etorri ziren. Telebistako serie ezagunak ere idatzi zituen.

Fernando Maríasi (Bilbo, 1958) dagokionez, 1975ean Madrilera joan zen Zinematografia ikastera, eta orduan idatzi zituen telebistarako lehenengo gidoiak.  Geroago literatur sari garrantzitsuenetako batzuk ere irabazi ditu, eta horien artean hauek azpimarratu behar dira: Nadal Saria (2001), Ateneo de Sevilla (2005), Narratibako Dulce Chacón Saria (2005) eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (2006).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button